Ongi etorri

Honakoa, Mendigorriko Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira. Zehazki, 1266 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen diren arren historikoak bakarrik ikusi daitezke, gainontzekoak eskaera orokorra beteta kontsultatu ahalko dira. Hauek bilatzeko pantaila honen goikaldean dauden hiru bideetako edozein aukeratu daiteke: bilatzaile aurreratua, sailikapen koadroa edo autoritateen zerrendak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Mendigorriko Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (948 34 00 11) ere zita eskaini daitekeen. Arduradunak, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

SignaturaAzalpenaHasiera dataSailkapena
L044-001
Lege liburua, 1828-1829
1828
L020-001
Limosnen kontu-liburua
1729
L013-001
Maria eskola. Heriotzak
1770
P001-015
Benekotasun ziurtagiria, Karlos V.a erregeak Mendigorriako hiribilduari emandakoa, Fernando II.a erregeak bertako pribilegio eta mesedeen inguruan Logroñon, 1512/12/20an, eman zuen berrespen-gutunari buruzkoa
1536-02-13
P001-014
Fernando erregeak Mendigorriari aurretik emandako pribilegioak berrestea
1512-12-20
P001-013
Iruñeako eliza-katedralak bertan behera uzten du Mendigorriako Udalak duen 85 liberako zorra
1511-05-17
P001-012
Hitzarmena lursailak trukatzeko, Iratxeko monasterioaren eta Mendigorriako Andre Maria kofradiaren artean
1504-04-24
P001-011
Hitzarmena, Iruñeako eliza-katedrala eta Mendigorriako Udalaren artekoa, 85 libera ordaintzeko
1495-04-04
P001-010
Joan III.a erregeak eta Katalina andreak Mendigorriari azokaren inguruan emandako pribilegioa berrestea
1488-08-09
P001-009
Joan III.a eta Katalina andreak bere berraitona Juanek Mendigorriari emandako pribilegio bat bi urtez luzatzea
1487-03-29